Azpeitia: Loiolako Santutegia

Loiola dugu Euskadiko tokirik aipagarrienetako bat; nola ikuspegi historikotik, hala dituen tradizioengatik, eta baita kokatuta dagoen ingurune naturalagatik ere Santutegiaren multzoa, arkitektura barrokoaren erakuslea, Ignazio Loiolakoa 1491. urtean jaio zen Erdi Aroko Dorretxearen inguruan dago eraikita. Loiolan, haren sorlekua ezagutzeaz gainera, izan zuen bizimodu gorabeheratsuaren berri ere izango duzu. Santutegiaren erdigunean Basilikadago, 1738. urtekoa. Kupula handientsua du. Aurretik, eliz atari zabala, Churrigueresco estilora apaindua. Behin barruan, aldare nagusian, San Ignazioren zilarrezko estatua ikusiko duzu, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak dohaintzan emana, Gipuzkoaren historian giltzarria izan den Amerikarekiko itsas merkataritzarako entitatea.

 

Report HD – Euskadi Surf TV – Ekainak 2018