Surfing

Ibarrangelu | Longboard playa de Laga

Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian. Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea meheko dunek osatzen dute hango paisaia. 574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago. Gernikako eta inguruko herrietako surflariek gustukoen duten hondartza da. Lagako olatuak laburrak eta biziak dira, ezkerrekoak zein eskuinekoak. Ekialdean elkartzen da jende gehien. Hondartzak baga-itsaso ertaina eta mendebaldekoa behar du, eta bi metrorainoko olatuak jasan ditzake. Surf kluba eta eskola ditu.


Surfistas en la playa de Laga. La hermosa playa dunar de Laga, enclavada en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai y junto al cabo de Ogoño (279 m), pertenece al municipio de Ibarrangelu. Es uno de los arenales más bonitos de la costa vizcaína. Con sus 574 metros de arena fina y dorada, la playa se encuentra abierta al mar. Núcleo surfero de los surfistas de Gernika y alrededores, las olas de Laga son cortas e intensas, picos de izquierda y de derechas. La zona este de la playa es la más concurrida. Necesita un swell medio de dirección oeste para empezar a funcionar. Puede aguantar hasta los dos metros. Cuenta con un club de surf y una escuela.

Reportaje HD – Bilbao Euskadi Surf TV – 1 de Noviembre, 2019


Bilbao Surf TV

Bilbo, Guggenheim museoa nazioarteko sinbolo duela, euskal unibertso kulturalaren atea da. Hirigintza-eraldaketaren eredu da mundu-mailan eta berezko ezaugarriak mantendu ditu, berdingabea eta paregabea bilakatzen dutenak. Bilboko garapenean itsasadarraren garrantzia ezinbestekotzat har daiteke eta horren.

Itsasadarrak Bilbo zeharkatzen du eta itsasoarekin bat egiten duenean, erreka izateari uzten dio. Bere bide nagusia eta izatearen azken arrazoia da. Hiria, itsasadarrak gurutzatzen uzten zion lekuan, portua izateko nortasunarekin sortu zen. Denbora joan ahala, zubiak eraiki ziren eta hauen azpitik Abrarantz, itsasorantz bidea egiten jarraitzen du.

Mendeetan zehar egon ez zen lekuan, elizaren ondoan, Bilboko ezkutuaren zatia altxatzen da: otsoekin, San Antongo eliza eta zubia. Hemendik mando-taldeak sartzen ziren eta beste lurraldetako produktu eta bizkaiko burdinak eurengan hartuta, Gaztelarako bidea hartzen zuten.

Bilbo ezustekoz beteriko kutxa handi bat da. Barruan, bitxi txikiak eta handiak ditu, eta elkarrekin, hiri hau Euskal Herriko koroarik preziatuena bihurtzen dute.

Hiriko museoak benetako bitxiak dira, eta tokiko lanak nahiz nazioartekoak barne hartzen dituzte, antzinatetik modernotasunik harrigarrieneraino.

Europako kulturarik zaharrenaren bihotzean Aro Garaikidearen ikurra dago: Guggenheim Bilbao Museoa; baina gizakia gure basoak eta mendiak zapaltzen hasi zen garaiko jatorri horiek ahaztu edo baztertu gabe.

Bizkia Zubia areeta – Gexto- eta Portugalete lotzen dituen zubi transbordadore honek, UNESCOren Munduko Ondare Batzordeak gizateriaren monumentu izendatuak, 125 urtetik gora ditu.  Alberto Palacio arkitektoak, Gustave Eiffelen dizipuluak, diseinatu zuen, eta 1893an inauguratu zuten.

Ibilgailuak eta bidaiariak ontzitxo batean garraiatzen dira. Ontzi hori 36 gurpildun eta 25 metroko luzerako orga batetik dago zintzilik, eta langet horizontalaren erreietan barrena mugitzen da.  Ontzitxoaren zerbitzua eguneko hogeita lau orduetan erabili daiteke.  Pasabidea 10:00etatik ilunabarreraino dago irekita.  

——————-

Bilbao es el corazón palpitante del País Vasco así como su ciudad más grande y cosmopolita. La principal atracción para los visitantes es, sin lugar a dudas, el Museo Guggenheim. Este impresionante edificio diseñado por Frank Gehry está considerado una de las estructuras más importantes de la arquitectura contemporánea. Su construcción marcó además un momento decisivo en la historia de Bilbao, ya que fue el acontecimiento culminante de la gran transformación que ha experimentado la ciudad en las últimas décadas. Como resultado, los decadentes complejos industriales a lo largo del río han desaparecido y un nuevo Bilbao ha emergido. Desde entonces, un gran número de arquitectos mundialmente famosos ha dejado su marca en la ciudad. Hoy en día, además del Museo Guggenheim, Bilbao alardea también de un sistema de metro diseñado por Sir Norman Foster, un aeropuerto y un puente del arquitecto español Santiago Calatrava y un centro comunitario (la Alhóndiga) diseñado por Philippe Starck

Bilbao Surf TV – Euskal web Telebista – surf-tv.eus