Zarautz | La Playa
Zarauzko hondartza, 2.500 metroko luzerarekin, Gipuzkoako handiena eta diziplina anitzetako eremua da, era askotako jendea eta irudiak izaten dituena. Familiak, surflariak eta izadizaleak aldi berean elkartzen dira hareatza horretan, hiru gunetan banaturik: mendebaldeko muturrean, familiak eta bainu-hartzaileak; erdialdean, surflariak; eta ekialdeko muturrean, dunak, flora eta fauna mota ugariren bizilekua.
Reportaje HD – Zarautz Euskadi Surf TV – 31 de Octubre de 2019
Zarauzko hondartzak 2.500 metro ditu luzeran, eta urre koloreko harea xehea.
Ondoan,
itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita.
Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu osoko
surflariak erakartzen ditu. Surflarien harrobi onenetakoa da Europa
mailan.
Euskal kostaldeko hondartzarik luzeena da, eta urautsi
asko ditu. Surfean hasteko bikaina da: bost surf eskola ditu, eta
bertako surf kluba euskal kostaldeko aktiboenetako bat da. Urtean zehar
txapelketa desberdinak egiten dira Zarautzen, tartean, irailean egin
ohi den WQS Munduko Txapelketa entzutetsua. Mendebaldetik ekialdera,
honako olatu hauek nabarmentzen dira: portu parean altxatzen diren
olatuak eta Argiñano (hondartzako garrantzitsuenak) eta El Canal
(ekialdeko muturrean dago, eta olatu bikainak altxatzen dira bertan)
guneetakoak. Zarauzko surf giroa aparta da, batik bat Argiñano gunean
eta erdigunean.
Hondartzaren ekialdeko muturrean, golf
zelaitik hurbil, Iñurritzako Biotopo Babestua aurkituko du bisitariak;
balio handiko gune naturala da, zalantzarik gabe. Biotopoan barrena
ibilaldia egin dezakegu pasabide batetik, eta, modu horretan, padurek,
itsaslabarrek eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera
izango dugu.
Zarautz Surf TV – Euskal web Telebista surf-tv.eus
Bilbotik ordu batera, Europako hiririk ederrenetarikoa dugu. Santa Klara irla mirets dezakegun Kontxako pasealekua edertasun horren bermea da. Portu Zaharreko marinel izaera eta Belle Époque itxurako dotoretasuna elkarrekin bizi dira. Igeldo menditik badia eta hondartzen ikuspegi zoragarriaz goza dezakezu, eta handik jaistean, Ondarreta auzo bikainari eta Eduardo Txillidaren lanik ezagunenera, Haizearen Orraziari bisitaldia egitea merezi du. Honez gain, hiriko Alde Zaharra, pintxoen barra itzelekin zain izango duzu. Donostiak gastronomi eskaintza aparta du eta sukaldari handien sorlekua da.
A una hora de Bilbao, se encuentra una de las ciudades más hermosas de Europa. El Paseo de la Concha, desde donde admirar la isla de Santa Clara, acredita su belleza. Su elegancia a lo Belle Époque convive con el carácter marinero de su Puerto Viejo. Desde el monte Igeldo obtendrás una espectacular panorámica de toda la bahía y de sus playas.
También merece la pena visitar el señorial barrio de Ondarreta y acercarse desde allí hasta el Peine del Viento, la obra más conocida de Eduardo Chillida. Además, te espera la parte vieja de la ciudad, donde disfrutarás de sus barras de pintxos. Donostia es cuna de grandes cocineros y tiene una oferta gastronómica excepcional.
Donostia Surf TV – Euskal web Telebista