Orio: Hondartza Winter

Bisitaria liluratuta utziko duten ezaugarri asko ditu Gipuzkoako kostaldeko arrantzale-herri honek. Udan biltzen da jende gehien bere kaleetan, paisaiaren edertasunak erakarrita. Izan ere, itsasoak, mendiak eta Oria ibaiaren bokaleak bat egiten dute mende luzez erromesen igarobide izan den udalerri honetan.

Oraindik ere Donejakue Bideari oso lotuta dago Orio. Kostaldeko bideak hainbat altxor ezkutatzen ditu herri honetan. Tourseko San Martin ermita eta alde zaharraren goiko aldean ageri den Bariko San Nikolas parrokia barrokoa, besteak beste.

 

reportaje HD – Euskadi Surf TV – 15 de Enero de 2019